Arabako Foru Aldundia
Hasiera | Ondare Artistikoa | Izaldia | Arte eta Kultura | Ardoa eta Gastronomia | Kirola | Merkataritza | Zerbitzuen gida | Mapa turistikoa | Posta
Arabako merkataritzaren eskaintza askotarikoa da, eta bizitasuna eta modernotasuna dira bere ezaugarri nagusiak.

Vitoria-Gasteizko zabalgunean (Dato kalea eta inguruko kaleak) ugariak dira establezimendu espezializatuak. Horien artean, gozotegiak nabarmentzen dira: vasquitos y nesquitas izeneko bonboiak, trufak, artisau-turroiak, Gasteiz tarta, Goxua, fruta azukreztatuak... guzti horiek ospe handiko produktu tipikoak guztiak ere.

Aipatzekoak dira jantzi eta osagarrien dendek duten kalitatea eta, gainera, izen handiko dendek erakargarriagoa egiten dute eskaintza hori.

Gasteizko Erdi Aroko hirigunean biltzen den merkataritza tradizionalak Arabako produktu esanguratsuenak eskaintzen ditu.

Mundu osoan ospetsuak dira Fournier kartak, eta artisautzari dagokionez, aipagarriak dira euskal zeramika, zilargintza, larrugintza, zahatoak eta beirateak; egurrean landutakoei dagokienez, ezagunak dira makilak, uztarriak, kutxak, musika tresnak eta abar.

“Hileko lehen larunbateko azokak” arrakasta handia du herritarren artean, merkataritza jarduerez gain, kultur ekintzen aukera zabala egoten delako:

Erdi Aroko hiriguneko eraikinen bisita, antzerkia, txotxongiloak, musika ekitaldiak... Halaber, oso ezagunak dira ere Gasteiz eta Artziniegako “Erdi Aroko Azokak”, Done Jakue bideko eskualdeko ohiko elikagaiekin; Gabonetako feria, nekazaritza eta abeltzaintzako produktuz josia; edo, urte amaierako Artisautza Azoka.

Hiria hedatzen joan den heinean merkataritza gune berriak sortu dira; ekialdean, Jesusen Zerbitzarien kaletik Gasteiz hiribide eta Gorbeia kale arte; eta, mendebaldean, Bake-Babesgabetuen ingurutik Herrandarren kale arte.

Duela gutxi eraiki diren Merkataritza Zentroak Lakuan (Lakua Centro), Etxabarri-Ibiñan (Gorbeia) eta Zaramagan (Boulevard) ezarri dira.

Probintziako herri garrantzitsuenetan ere, Amurrio, Laudio, Agurain, Guardia eta Bastidan esaterako, merkataritza eskaintza aktiboa eta anitza da.

Araba bisitatzea Arabako Errioxako ardandegietara hurbiltzea da, mundu osoan ezaguna den ardoa erosteko edo dastatzeko. Oion, Bastida eta Guardian erraz aurki daitezke ardandegiak.

Bisitarekin amaitzeko, aukera paregabea izan daiteke opari gisa Jatorri Izendapena duen edozein produktu erostea, adibidez, Arabako Errioxako ardoa, Idiazabal gazta edo Aiarako Txakolina.

Izolz Pista (Florida Parkean Vitoria-Gasteiz)

Descárgate "ParquesNaturales en formato PDF": 360KJaits ezazu artxiboa PDF formatuan