Hasiera | Ondare Artistikoa | Izaldia | Arte eta Kultura | Ardoa eta Gastronomia | Kirola | Merkataritza | Zerbitzuen gida | Mapa turistikoa | Posta
Arabako izadiarekin eta berezko biotopoarekin zerikusia duten aisiaguneez gozatzeko xede nagusiak eramanda, hainbat eremu bizikletaz edo oinez ibiltzeko moduan jarri dituzte.
Salburuko hezegunea (Gasteiz)

Arabako hiriburua inguratzen duen eraztun berdea da haietariko bat. Lautadako eremu handi bat da, nekazaritzara emaniko haran zabala, probintziaren erdialdea hartzen duena. Eraztunaren barruan honako toki hauek daude sartuta: Zadorra ibaiko parkea eta hango aisialdiko eta kiroletako gunea; Zabalganeko parkea, oinezkoentzako ibilbideak dituena; Armentiako parkea, zuhaizti handiak eta basilika erromanikoa dituena; Olarizuko parkea eta Olarizuko Etxea; eta Salburuko hezegunea, Euskadiko hoberenetarikoa.

Koartza (Salburua)

1857rako jada ospetsua zen hezegune hori larreetan, ehizan eta arrantzan oso aberatsa zelako, 1990eko hamarkadan birgaitu egin zuten, eta ekosistemen ikerkuntzako eredu bihurtu zen penintsulako iparraldean.

Salburuan jende guztiarentzako bi behatoki daude, hango fauna ugariari behatzeko: amiltxori txikia, bisoia, amiltxoria, baso igel jauzkaria... guztiak desagertzeko arriskuan.

Oreina (Salburua)

Bestalde, orein talde bat ere bada, erdi aske.

Eraztun berdearen bidez, izadia hirian integratzen da, hiriko berdeguneak eta nekazaritza ingurunekoak elkarri lotuta.

Gasteizko eraztun berdea
• Parke naturalak: Urkiola, Gorbeia, Izki, Valderejo
• Gasteizko eraztun berdea
• Sobron
• Mendixurko ornitologia parkea
• Santa Katalina lorategi botanikoa
• Guardiako aintzira multzoa
• Gesaltza Añana
• Beste naturgune batzuk

Descárgate "ParquesNaturales en formato PDF": 360KJaits ezazu artxiboa
PDF formatuan