| Hasiera | Ondare Artistikoa | Izaldia | Arte eta Kultura | Ardoa eta Gastronomia | Kirola | Merkataritza | Zerbitzuen gida | Mapa turistikoa | Posta |
![]() |
| Delikako haitzebakia |
Honako naturgune hauek nabarmendu daitezke, beren edertasun eta balio ekologikoagatik: Garaioko parkea eta Mezkiako hariztia (Aguraingo Taldea), Caicedo Yusoko aintzira (Añanako Taldea), Goiuriko ur jauzia eta Uribarri Ganboako urtegiaren inguruko ibilbideak (Zuiako Taldea), edo Delikako haitzebakia, Nerbioi ibaiaren sorburua, eta Maroñoko urtegia (Aiarako Taldea).
Beste aukera bat «Korridore berdeak» dira. Ibilbide horiek bat egiten dute Vasco-Navarro trenbide zaharrarekin hainbat zatitan, eta bizikletaz zein oinez egin daitezke.
Araban zeharreko Santiago bidea, edo Asparren aldeko eta Arabako Mendialdeko mendi-ibili laburreko bideak jende askok egiten dituen beste ibilbide batzuk dira.