Hasiera | Ondare Artistikoa | Izaldia | Arte eta Kultura | Ardoa eta Gastronomia | Kirola | Merkataritza | Zerbitzuen gida | Mapa turistikoa | Posta
Inauteri tradizionala
Araban, badira bestelako jaiak ere, gastronomiari, salerosketari eta tradizioari lotuak. Bilera horietan Arabako elkarte gastronomikoek parte hartu ohi dute, eguneko protagonista den produktuaren dastatzeekin.

Hainbat izaten dira urtean:

Amurrion, urtarrilean, Txakolinaren Eguna eta San Antonioko azoka, nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuena.

San Blas azoka otsailean izaten da: Dulantzin, artisau lanak eta elikagaiak jartzen dituzte salgai; eta, Laudion, zerria zozkatzen dute, odolkiak egiten, eta gaztainak jaten. Patataren Azoka Bovedan izaten da, hil horretan bertan. Eztiaren Azoka, aldiz, Antoñanan, maiatzean. Ekainak Ahuntzaren Eguna dakar Baranbion, Abeltzaintza eta Artisautza Azokaren barruan.

Hil horretan bertan, Ondategin, Zaldiaren Eguna izaten da: erakustaldiak, dastaldiak eta abar.

Zalduondo

Gesaltza Añana protagonista dugu uztailean, Gatzaren Azokarekin. Arabako Mendialdean, Mendiaren Eguna ospatzen da; eskualde hartako produktuak saltzen dituzte. Hil horretan, nabarmena dugu Done Jakue eguneko jaia, Brusadunen Eguna, Gasteizen. Ikusgai eta salgai izaten dira abereak eta baratxuriak, eta hainbat jarduera herrikoi egiten da, hala nola Andre Maria Zuriaren jaietan parte hartuko duten brusadun kuadrillen aurkezpena.

Abuztuan, Baserritarraren Eguna egiten dute Laudion; baserriko produktuak erakutsi eta saltzeaz gain, ardi zakurren lehiaketa egiten dute arratsaldean.

Irailean, Arabako Mendialdean, Zaldiaren Eguna izaten da: erakustaldiak, zaldiketa probak, dastaldiak eta abar. Eta, Arabako Errioxan, Mahats Bilketaren Jaia: ardo salmenta eta dastatzea.

Baserritarraren Eguna

Artziniegan, aipagarria da Ganaduaren Eskualde Azoka: ardi eta zaldi lehiaketaz gain, artisau gazten lehiaketa egiten dute. Eta, irailean, Amurrion, Artzain Eguna egiten dute: ganadu lehiaketa eta ardi zakurren lehiaketa.

Urrian, nabarmena dugu Euskal Herriko Artzain Gaztaren Lehiaketa, Gasteizen. Hiriburuan egiten da, orobat, Arabako Nekazaritza Ekologikoaren Azoka.

Agurainen, Ganaduaren eta Nekazaritza Makineriaren Azoka dugu: artzain gazten Arabako lehiaketa eta artisautza erakusketa. Pobesek, berriz, Arabako Babarrun Pikartaren Azoka ospatzen du. Santa Kurutze Kanpezuk, azaroan, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Artisautza Azoka izaten du, gastronomia lehiaketa eta guzti.

Badira beste feria batzuk ere, hala nola Erdi Aroko Hiriguneko Azoka, irailean; Done Jakue Bideko Azoka; Eguberriko Azoka... Probintziako hainbat herritan izaten diren azoka horiek jende asko erakartzen dute, bai asko saldu ere.

Azoka herrikoiak

• Museoak
• Kultura jarduerak
• Jaiak
• Azoka herrikoiak

Jaits ezazu artxiboa
PDF formatuanDescárgate "ParquesNaturales en formato PDF": 360K