| Hasiera | Ondare Artistikoa | Izaldia | Arte eta Kultura | Ardoa eta Gastronomia | Kirola | Merkataritza | Zerbitzuen gida | Mapa turistikoa | Posta |
![]() |
| Babatxoak, perretxikoak eta barraskiloak |
Nazioartean ezagunak diren platerez gain, bakailaoa pil-pilean esaterako, Araban ortuko produktuekin egindako platerak nagusitu dira, hala nola, baba zuriak Gasteizko erara, patatak Errioxako erara, zerbaren orrimami beteak, piperrak, lekak... Bestalde, ezin ditugu ahaztu gehienbat San Prudentzio jaietan, Arabako zaindariaren jaietan, jaten diren zizak eta barraskiloak.
Haragitan, bildotsa nabarmendu da. Hainbat eratara prestatzen dute: bildots txuletak xirmendutan erreak, hankak eta bildots errea. Bestalde, ohikoak dira, halaber, txerrikume errea, behi txuletak eta azpizunak, idi buztana... Ehizari dagokionez nabarmenak dira galeper erregosia, ahate betea edo basurdea. Azken horrekin hainbat eta hainbat errezeta daude.
![]() |
| "Pintxoak" barra gainean |
Janari tradizional horiek guztiak nahiz berriagoak diren beste batzuk Arabako jatetxe askotan dasta daitezke. Jatetxe batzuk ospe handikoak dira, hala nola Zaldiaran jatetxea. Duela gutxi Michelin gidan azaldu da izar batekin.
![]() |
| "El Portalón" jatetxea (Vitoria-Gasteiz) |
Horrez gain, Arabako tabernetan barra-barra dauden pintxo ospetsuak probatzeko ibilbide bat egin daiteke.
Bestalde, Araban gozogintzako tradizio handia izan dugu eta maila handiko produktuak sortu dira. Aipagarriak dira vasquitos y nesquitas izenekoak, trufak, eskuz egindako turroiak, goxua, Gasteiz tarta, gorringoak eta mazapanak.... Horiek guztiak duela mende bat baino gehiagotik egin dituzte Araban.
Hala ere, Arabako gastronomian ez daude plater tradizionalak soilik. Euskal sukaldaritza berri sortzailea oinarrizkoena eta benetakoena gordetzean datza. Sukaldaritza mota horrek ere kalitate handia du. Irudimenez betetako platerak egiten dituzten sukaldariak nonahi daude lurralde osoan.
Gainera, Arabako sozietate gastronomikoek ere sukaldean aritzeko kultura islatzen dute. Bazkide diren guztiak sukaldean aritzeko duten zaletasunagatik biltzen dira. Oso maila handia lortu dute beren zereginean.Sozietate gastronomiko batzuetan bisitariei aukera ematen zaie platerak prestatzeko, azoka tradizionaletara joateko eta produktu freskoenak erosteko. Hau da, bisitariek menu tipikoa egin dezakete, bazkideren baten laguntzarekin. Jakina, hori guztia otxote ospetsuak abesten dituzten bitartean. Ziur egon horrelako afari berezietan guztiek gozatzen dutela.Urte batzuetatik hona sukaldaritza eskolek ere gora egin dute. Eskola horietan sukaldean arituko diren profesionalak trebatzen dira.
![]() |
| Idiazabal J.I. gazta |
Produktuei dagokienez, aipagarriak dira Janarien Kalitateko Euskal Labela dutenak. Produktu horietako batzuek jatorrizko deitura dute: besteak beste, Arabako Errioxako ardoena, Idiazabalgo gaztarena, behikiena, Arabako patatarena, eztiarena, Arabako babarrun pikartarena...
Idiazabalgo gazta, alegia bertako latxa ardien esnearekin egindako gazta onduen eta erdionduen jatorrizko deiturako gazta, Zuiako kuadrillan, Altzainako mendietan eta Entzia mendilerroan egiten dute.