Hasiera | Ondare Artistikoa | Izaldia | Arte eta Kultura | Ardoa eta Gastronomia | Kirola | Merkataritza | Zerbitzuen gida | Mapa turistikoa | Posta
Ona eta denetatik… horixe eskaintzen du Arabak, moseotan. Gasteizen, aipatzekoa da Arabako Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro Museoa. Euskadiko eta Espainiako arte moderno nahiz garaikidearen bilduma nabarmena du: Picasso, Miro, Tapies, Txillida, Oteiza, Barcelo, Badiola... Fournier Karta Museoak, Bendaña jauregi errenazentistan, bilduma aparta eskaintzen digu. Munduko karta bildumarik handiena da, eta hainbat herrialdetako ohiturak azaltzen ditu.
Artium

Arte Ederren Museoan ikus ditzakegu XVIII. eta XIX. mendeetako Espainiako artearen erakusgarriak, eta 1850-1950 bitarteko Euskadiko artearenak: Ignacio Diaz de Olano, Arteta, Iturrino, Etxeberria… Kalearen bestaldean, Arma Museoa. Izadiaren zalea bazara, zatoz Natura Zientzien Museora. Doña Otxandaren dorretxean dago, eta botanika, zoologia nahiz geologia arloko bildumak ditu; bai eta anbararen areto inauguratu berria ere.

Artziniegako Etnografia Museoa

Arkeologia Museoak Arabako biztanleen bizitza dakarkigu, historiaurretik hasi eta Erdi Aroa arte. Eta Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa katedral berriaren barruan dago ikusgai.

Arkeologia Museoa (Gasteiz)

Hiriburutik at, zehazki Mendozan, interes handikoa dugu dorretxea, bere baitan Heraldika Museoa duena. Ollerrietan, Euskal Buztingintza ibilbidea egiten du Museoak Euskal Herriko buztingintza herrikoian barrena, eta ederki gordetzen du duela 250 urte baino gehiago han eraikitako labea, erromatar garaikoen antzekoa. Pipaonen, berriz, Usatxi etnografia museoa dago; landa giroko eta medikuntza tradizionaleko objektuak ditugu han ikusgai. Ikustekoa da eskualdeko jarduerak eta bizimodua ezagutarazteko asmoz hango jendeak egiten duen erakustaldia. Bisitatzea merezi du, oro bat, Hoyako museoak (Guardia). Zeltiberiar herri bateko bizimodua eta bilakaera erakusteko, orduko etxebizitza bat eta lanabesak berregin dituzte, berezko tamainan.

Arte Ederren Museoa (Gasteiz)

Arabako erromanizazioaren erakusgarririk onena Iruña-Veleiako erromatar hiria dugu, huraxe izan baitzen orduko kokalekurik garrantzitsuena.

Bestelakoa dugu Erremelluriko Andre Mariaren etxaldeko upelategi museoa, Bastidan. Multzo horretan, Jakue baseliza, upelategia eta Ardo Museoa bisita ditzakegu.

Museoak

• Museoak
• Kultura jarduerak
• Jaiak
• Azoka herrikoiak

Jaits ezazu artxiboa
PDF formatuanDescárgate "ParquesNaturales en formato PDF": 360K