| Hasiera | Ondare Artistikoa | Izaldia | Arte eta Kultura | Ardoa eta Gastronomia | Kirola | Merkataritza | Zerbitzuen gida | Mapa turistikoa | Posta |
![]() |
| Urkiolako parke naturala |
Urkiolako parke naturala Araba eta Bizkaia artean dago, eta Anbotoko haitzak dira hango ikurra. Urkiolan pagadiak, hariztiak zein pinudiak daude. Badira ere harkaitzak eta haitzebakiak, non hainbat haizpe dauden, hala nola Mariren edo Anbotoko Damaren koba.
Parkea belatz handien, sai arren eta sai zurien habitata da, eta erraza da hara iristea Gasteiz eta Durango lotzen dituen Urkiolako mendateko errepidetik (A-623). Nekazaritza turismoko ostatu zenbait daude inguruetan.
Gorbeia
![]() |
| Gorbeiako parke naturala |
Bizkaiaren eta Arabaren arteko muga aldean dago Gorbeiako parke naturala, Euskadiko alde ezagunenetarikoa. Zuia eta Zigoitia haranetatik abiatuta, hainbat lekutatik irits daiteke Araba aldeko maldetara: Muruatik, Zaratetik edo Sarriatik. Azken horretan, parkeko sarreretako batean, informazio zentro bat eskaintzen zaigu.
Bertako fauna aberatsean orein kolonia handia nabarmentzen da, bai eta basurdeak, azkonarrak, lepahoriak, bisoiak, basakatuak eta hegazti harrapariak ere.
Paisaian, ibai eta iturburu gardenek, elurtegiek, leize eta kobazuloek kontraste ederra sortzen dute, pagoak, haritzak, haltzak eta beste zuhaitz mota batzuk tartekatuta. Han jaiotzen dira Baia eta Zubialde ibaiak.
Tontorraren gorenean (1.482 m) gurutze handi bat dago jarrita. Inguruan nekazaritza turismoko hainbat ostatu dago.
Izki
![]() |
| Izkiko parke naturala |
EIzkiko parke naturala Arabako Mendialdean dago, eta Euskal Herriko ingurune berezienetariko bat da.
Oso landaredi eta fauna aberatsak ditu, eta Izkin dira, hain zuzen, Europako haritz erreserbarik handiena (Quercus pyrenaica); Arabako urki kontzentraziorik handiena; eta, halaber, beste zuhaitz mota batzuk ere, hala nola makalak, haginak, arteak, pagoak eta gaztainondoak. Erreketan igarabak daude, eta basoetako adarrartean basurdeak, bisoiak, katajinetak, basakatuak...
Sai arre, belatz, arrano beltz, arrano sugezale, gabirai eta hontz handientzako lekua ere bada Izki.
Korres eta Bujandaren arteko haitzarte eder batek are ikusgarriago egiten du paisaia, eta, hango haitzetan zulatuta, kobazulo artifizial ugari dago.
Inguruan nekazaritza turismoko hainbat ostatu dago. Parkera A-132 errepidetik joan daiteke, Maeztutik.
Valderejo
![]() |
| Valderejoko parke naturala |
Valderejoko parke naturalean hainbat ibilbide egin daiteke, eta ederrena Puron ibaiari jarraika doana da. Parkea zeharkatzen du, eta osinek eta ur jauziek ibilaldia ederragotzen dute.
Paisaian bi herri huts eta kareharrizko harkaitzak ere ikusten dira. Azken horiek sai arreen, aztoreen eta sai zurien aterpe dira, hantxe egiten baitute habia.
Pagadiak, pinudiak, hariztiak eta artadiak ugari dira, basurdeen, azerien, orkatzen, azkonarren, okilen, katagorrien eta basakatuen bizileku.
Inguruan nekazaritza turismoko hainbat ostatu dago, eta kanpin bat Angoston.
Sartzeko biderik hoberena Gobiarendik Burgosko probintziara doan errepidea da (A-2622).