Inicio | Patrimonio | Naturaleza | Arte | Vino | Deporte | Compras | Guía de Servicios | Mapa Turístico de Alava | Contacto
Riberako Margo Gotikoak

Estilo gotikoa iritsi zenean, hiritartze prozesua oso aurreratua zegoen Araban.

Mendozako Dorrea

Arkitektura erlijiosoari dagokionez, Arabako gotikoko adibide zaharrena Santikurutze Kanpezuko Jasokundeko Andre Mariaren PARROKIA da. Aguraingo bi ELIZAK ere gotikoak dira, Santa Maria eta San Juan, eta bien ataria oso orijinala da. Aipatzekoa da Ermuko Andre Mariaren (Laudio) eliza, bere kokalekuaren paisaiagatik eta gotiko aurreratukoa delako.

Erregeen Sta. Mº Eliza (Guardi)

Alabaina, beste guztien artean Erregeen Santa Maria eliza (Guardia) nabarmendu behar dugu, bere atari zoragarriak eskultura eta polikromia aberatsak baititu. Guardiako turismo bulegoan hitzartu daitezke eliza ikusteko bisita gidatuak.

Hala ere, ezin ahantz gaitezke Artziniegan dagoen Arteko Andre Mariaren santutegiaz, erretaula gotiko-flamenkoa baitu.

Gasteizen ere gotiko estiloko lanak aurki daitezke, besteak beste, Santa Maria KATEDRALA eta san Migel, san Petri eta done Bikendiko ELIZAK.

Sta. Mº Katedrala (Vitoria-Gazteiz)

Margo erlijiosoei dagokienez, adierazgarriak dira Gazeo, Erribera eta Alaitzako ELIZETAN agertzen direnak. Izan ere, absideetako muralak kalitate handikoak dira.

Arkitektura zibilean, ugariak dira lurralde osoan gazteluak, dorreak eta oinetxeak. Aipatzekoak dira Mendoza, Martioda eta Gebarako DORREAK, XIII. eta XIV. mendekoak.

Varonatarren Dorretxea (Villanañe)

Mendoza da zaharrena eta bertan dago Arabako Heraldika Museoa.

Aiaratarren Jauregia (Kexaa)

Varonatarren dorretxea (Villañane) probintzian hoberen kontserbatu den esparru gotortuen multzoa da. Erdi Aroak bere eragina utzi zuen, besteak beste, Guardia, Agurain, Labraza, Antoñana edo Urizaharra bezalako hiri harresidunetan. Halaber, aipagarria da Aiaratarren jauregiak, gazteluak eta monasterioak osatzen duten erdi aroko hirigunea, Kexaan.

El Portalón

Gasteizko hirigune historikoan ere Erdi Aroaren eragina nabaria da, arbendola itxurako trazadura baitu eta gotiko estiloko monumentu multzoa. Aipagarriak dira, hala nola, Portaloia, Otxandako dorrea (egun Natura Zientzien Museoa) eta Andatarren dorrea, Gasteizko eraikin zibil zaharrena.

Gotikoa
• Historiaurrea
• Erromanizazioa
• Prerromanikoa eta Erromanikoa
• Gotikoa
• Errenazimendua eta Barrokoa
• Arkitektura, ilustrazioan
• Arkitektura garaikidea
• Euskal arkitektura herrikoia

Descárgate "ParquesNaturales en formato PDF": 360KJaits ezazu artxiboa
PDF formatuan