| Inicio | Patrimonio | Naturaleza | Arte | Vino | Deporte | Compras | Guía de Servicios | Mapa Turístico de Alava | Contacto |
![]() |
| Sorginetxe Trikuharia (Arrizabalaga) |
Aipatzekoak dira Lastrako (Karanka-Añanako Kuadrilla) eta Buradongo kastroak (Bisteri-Arabako Errioxako Kuadrilla). Herrixka horiek sortu zirenetik, Burdin Aroan, Erdi Aroa arte jendea bizi izan zen bertan. La Hoya herrixka (Guardia) ere garai horretakoa da eta, bere jatorria azaltzen duen museoa du. Aparteko TRIKUHARRIAK daude lurraldean zehar barreiaturik. Aipatzekoak dira: Aizkomendi (Egilatz), oraindik jatorrizko estalkia duena, 10 tonakoa, eta Sorginetxe (Arrizabalaga). Indusketetan aurkitutako aztarnei esker, badakigu trikuharri horiek jendea ehorzteko erabili zituztela Brontze Aroraino. Guardia aldean ere trikuharriak daude, esaterako: Layaza (Leza), San Martin (Paganos),
![]() |
| La Chabola de la Hechicera trikuharria (Bilar) |
El Sotillo (Guardia); La Chabola de la Hechicera (Bilar) eta Los Llanos (Kripan). Guztiek dute ganberaraino garamatzan korridorea. Entzia mendilerroan Itaida iruinarria eta Mendiluzeko harrespila daude, duela 4000 urtetik zutik.
Historiaurrearen aztarnak LABAR PINTURETAN ere ikus daitezke, Jokanon dagoen Solacueva de Lakozmonten, esaterako.