Hasiera | Ondare Artistikoa | Izaldia | Arte eta Kultura | Ardoa eta Gastronomia | Kirola | Merkataritza | Zerbitzuen gida | Mapa turistikoa | Posta
San Prudentzio Basilikaren ataria (Armentia)
Araban dauden garai horretako arte adierazpenak bi gertaerek markatu zituzten: batetik, Erdi aroan hasi zen ebanjelizazioa, eta bestetik, Done Jakue bidea egiten zuten erromesak. Lehenengoaren adierazle dira HAITZULO ARTIFIZIALetan bizi ziren eremutarrak, esaterako, Faido, Laño, Markinez eta Corron.

Bigarrenaren adierazle dira erromanikoaren aurreko ERMITAK, hala nola Faidokoa –haitzean zuzenean landua eta margo ederrak dituena–, Zalduondokoa eta Lantarongo (Sobron) San Martin ermita protorromanikoa. Halaber, hamaika ERMITA erromaniko dago, han-hemenka, Arabako lurraldean.

Erromanikoaren bi adibiderik adierazgarrienetakoak probintziako zaindarien basilikak dira, biak XII. mendekoak eta Lautadan kokatuak:

Estibalizko Andre Mariaren santutegiak (Villafranca) dekorazio aberatsa du aurrealdean eta kapitel ederrak barrualdean. San Prudentzioko basilikak (Armentia) erromaniko garaiko eskultura multzotik geratzen den eskultura du atarian (tinpanoak, Deikundeari eta Kristoren bizitzari buruzko erliebeak, ...).

SEstibalizko Andre Mariaren santutegia eta kapitelen xehetasunak (Villafranca)

Trantsizioaren adierazlea da Tuestako Jasokundeko Andre Mariaren eliza. Elizaren atariko zazpi arkiboltak modu ederrean landuta daude eta friso polit batek burutzen ditu. Monumentu historiko izendatu zuten 1962an.

Kuartangoko ibarrean dauden eraikuntzek, XIII. mendekoek, ez dute dorrerik, eta kanpaiak kanpai-hormetan daude, elizatik exentu.

Araban badago erromanikoko elizen beste hainbat adibide, baina, ezin ahantz daiteke, landa inguruneko estiloa izan zela. Hona hemen beste eliza batzuk: Argandoñakoa (Vitoria-Gasteizko Kuadrilla), Berberana, (Biasteri-Arabako Errioxako Kuadrilla), San Vicentejo (Trebiño) edo XII. mendeko ataria duen San Vicente de Añeskoa.

Prerromanikoa eta Erromanikoa
• Historiaurrea
• Erromanizazioa
• Prerromanikoa eta Erromanikoa
• Gotikoa
• Errenazimendua eta Barrokoa
• Arkitektura, ilustrazioan
• Arkitektura garaikidea
• Euskal arkitektura herrikoia

Jaits ezazu artxiboa
PDF formatuanDescárgate "ParquesNaturales en formato PDF": 360K