| Hasiera | Ondare Artistikoa | Izaldia | Arte eta Kultura | Ardoa eta Gastronomia | Kirola | Merkataritza | Zerbitzuen gida | Mapa turistikoa | Posta |
![]() |
| Montehermoso Jauregia (Vitoria-Gasteiz) |
Eltziegoko ELIZA, aurrealdearen albo banatan bi dorre dituena, eta Arabako Moredakoa (Arabako Errioxa), dira garaiko garrantzitsuenak.
![]() |
| Bendaña Jauregia (Vitoria-Gasteiz) |
JAUREGIEI dagokienez, hauek ikus ditzakegu Gasteizen: Bendañakoa, egun Arabako "Fournier" Karta Museoa; Eskoriatza-Eskibel jauregia, harresi zaharraren gainean eraiki zena eta atari plateresko ederra duena; Montehermosokoa, begiratoki eta dorre apainekoa, lehengo Gotzainen Jauregia; eta, Goiurikoa.
Hainbat OINETXE dago Arabako Errioxan (Eskuernaga, Eltziego eta Bilar...) Gasteiztik kanpo, aipatzekoak dira Lazarragatarren JAUREGIA (Zalduondo), Larrakoa (Lezama) eta Murgatarren Jauregia, XIV. mendekoa, babeserako dorrea (XIII. mendea) inguratzen duena. Artziniegan aipagarria da Ortiz de Molinillo eta Velasco dorrea (Aiara), XVI. mendekoa.
![]() |
| Andre Mari Elizako erretaula (Arabako, Moreda) |
Barrokoa elizei erantsitako eraikuntzetan azaltzen da eta, batez ere, erretauletan: Aguraingo San Juan ataria eta Bastidako La Asunción elizaren dorrea eta aurrealdea azpimarratzekoak dira, garai honetako ederrenetarikoak. Halaber, estilo horretakoak dira Gasteizko san Migel Elizako erretaula, Gregorio Fernandezek egina, eta baita Arespalditza, Heredia, Burgelu eta Samaniegoko erretaulak ere. Denetan ikusgarriena Moredako Andre Maria elizako erretaula da, eta obra zibilei dagokionez, italiar estiloko Bastidako Udaletxea.