Hasiera | Ondare Artistikoa | Izaldia | Arte eta Kultura | Ardoa eta Gastronomia | Kirola | Merkataritza | Zerbitzuen gida | Mapa turistikoa | Posta
Sobron
interes handiko ingurua da, bai ekologiari bai paisaiari dagokienez. Ebro ibaiak zeharkatzen duen haitzarte ikusgarria du Tobalina haran ederraren sarreran, Arcena mendilerroaren ondoan. Han arrano beltz bikainek eta sai arre ugarik egiten dute habia. Landaredia aberatsa da: pagadiak, ezkameztiak, artadiak, gurbitzak, pinu gorriko pinudiak...

Sobron Abentura Zentroak jarduera aukera zabala eskaintzen du, hala nola kanoak, kayakak, mendi ibilaldiak, ibaiko urpekaritza, paintball-a, orientazioa, eskalada, rappel-a, arku tiroa, mendi bizikletarako ibilbideak, e.a. Propietate sendagarriak dituzten iturburu batzuetan oinarrituta, bainu etxe handi bat eraikitzeko proiektua dago. Lantaroneko San Martin ermita, Arabako lehen erromanikokoa, ibilbidea osatzen duten gune interesgarrietariko bat da.

Sobrón
• Parke naturalak: Urkiola, Gorbeia, Izki, Valderejo
• Gasteizko eraztun berdea
• Sobron
• Mendixurko ornitologia parkea
• Santa Katalina lorategi botanikoa
• Guardiako aintzira multzoa
• Gesaltza Añana
• Beste naturgune batzuk

Descárgate "ParquesNaturales en formato PDF": 360KJaits ezazu artxiboa
PDF formatuan