
HITZORDUA MAHAIAREKIN
Babatxoak Gasteizko eran, zerbaren orri-mami beteak, patatak Errioxako eran, perretxiko-nahaskia, marraskiloak, pintxoak eta gozokiak, goxua edo Gasteiz tarta... gure artean zaudela horrelakoak dastatzera gonbidatzen zaitugu. Gure lurra ezagutzeko modurik gozoena da. Konkistatuko zaitugu... gustu handiz!
ARABAKO GASTRONOMIA
Janariekin daukaten gustu onak, ospe handia eman die euskaldunei nazioarte-mailan, eta arabarrak ez dira salbuespena. Azken batean, arretaz eta maitasunez prestatutako platerak dastatzeko xedez mahaian esertzea bezalako plazer gutxi daude.
Arabako sukaldaritza euskal gastronomia entzutetsuaren barruan kokatzen da, baina bi ezaugarri berezi ditu, “barrualdeko” lurra izateagatik: garaiko produktuen erabilpena eta barazkiz eta haragiz -ehizakiak barne- egindako platera ugari egotea.
Aparteko aipamena merezi dute San Prudentzio, probintziako zaindariaren jaian prestatzen diren perretxikoek eta marraskiloek, gaztek, mamia bezalako esnekiek eta gozokiek.
Betiko platerei sortu berriak gehitu behar zaizkie; bertan konbinatzen dira ohiko sukaldaritzaren oinarria eta joera berriak, osagai berritzaileak, prestatzeko modu, usain, eraketa eta konbinaketa berriak barne.
Sukaldaritza-eskolen prestakuntza lanak era erabakiorrean lagundu du gure gastronomiaren ospea, lortu duen Michelin izarrak azaltzen duena, mantentzeko.
KALITATEZKO OSAGAIAK
Adituen esanetan, sukaldaritza ona osagai onekin hasten da. Hori dela eta, gure profesionalek kalitatezko produktuekin egiten dute lana. Janarien Kalitateko Euskal Labela zigilua eta Jatorrizko Deiturak bere bermeak dira.
GASTRONOMIA-GERTAERA NAGUSIAK
Urtean zehar, gastronomiaren arloan garrantzizko bi gertaera ospatzen dira Arabako hiriburuan:
Arabako Pintxoaren Astea. Martxoan
Lehiaketan parte hartzen duten establezimenduek landutako pintxo goxoen dastatzeak eskaintzen dituzte. Proba itzazu!
Kaxolaren Astea. Urrian-azaroan
Jatetxeek beren espezialitate zaporetsuak formato txikietan aurkezten dituzte.
JATETXEAK
Jarraian eskaintzen dizugu nazioarte-mailan aintzatetsitako gastronomia-gidaliburuetan azaltzen diren Arabako jatetxeen zerrenda. Halaber, beste kulturetako sukaldaritza eskaintzen duten lokalen zerrenda sartzen dugu. Dena den, kontutan izan behar duzu eskaintza oso zabala dela eta asko daukazula aukeratzeko.
Ez ahaztu ere, jatorduetan, aukera ezberdinak ditugula:
-Jatetxeetan otorduak soilik ematen dituztela.
-Tabernetan barra-zerbitzua aurkituko duzu eta posible da, batzuetan, dastatzeko pintxoak, ogitartekoak eta kaxolak ere eskaintzea.
-Taberna-jatetxeetan bi aukerak daude: barra-zerbitzua eta otorduak.
Eguerdian, establezimendu gehienetan bi aukera izango dituzu:
-Menua: plater-kopuru mugatu baten konbinaketa, arrazoizko prezioan (8 €tik gora)
-Kartaren arabera: plater-eskaintza aukeran (15 €tik gora)
Gabean, jatetxe gehienetan, bakarrik karta eta “dastatzeko menua” dago.
Ohiko ordutegiak honako hauek dira:
Gosaria: 8etatik 10etara bitartean.
Bazkariak: 13.30etatik 15.30etara.
Afariak; 21etatik 23etara.
OTORDU INFORMALAGOAK
Gastronomia “informalagoaz” gozatzeko aukera ere eskaintzen dizugu Araban. Zure egonaldian lagun-taldeak, senideak eta bikoteak ikusiko dituzu ostatuz ostatu, taberna bakoitzeko barran erakusten diren pintxo ezberdinak dastatzeko eta mokadu batzuk jateko. Gure hiriko jatetxe batek 2005.ean Pintxoaren Lehen Sari Nazionala irabazi zuen eta horrek agerian uzten du gure sukaldarien lan bikaina, benetako “sukaldaritza txiki” honekin aritzeko orduan. Gustatuko zaizkizu!
Ezin dituzu lur hauek utzi gure ogitartekoak probatu gabe, arrazoizko aukera baita. Eskaintza amaigabea da: patata arrautzopilako ogitartekotik, horiek bezain goxoak diren asmakuntza berri eta sofistikatuagoetaraino. Ezin hobeak dira mokadu gisa, baita bazkaltzeko, askaria hartzeko eta afaltzeko ere.
GOZOTEGIAK
Arabako gozogileek sari eta aipamen asko lortu dituzte, gozokien artisau-ekoizpenari esker. Nabarienetakoen artean “vasquitos” eta “nesquitas”, trufak, turroiak, goxua, Gasteiz tarta, gorringoak eta mazapanak daude; orain dela mende bat baino gehiagotik hona egiten dira klasiko hauek.
ELKARTE GASTRONOMIKOAK
Elkarte Gastronomikoek, euskaldunek janariekiko duten zaletasuna azaltzen dute. Bazkideren batek gonbitea luzatzen badizu, esan baietz zalantzarik gabe. Afari sinestezina oparituko dizute, eta posible da sutegietan ibiltzen uztea. Egon ziur gozatuko duzula.