
Araban museo-sare bat aurkituko duzu, non gure artea, gure historia eta gure ohiturak gorde eta erakusten baitira. Gehienetan, sarrera doakoa da eta, askotan, txikienei zuzendutako iharduerak antolatzen dira.
Vitoria-Gasteizen, gainera, estalperik gabeko museo bat aurkituko duzu, gure kaleetan eskulturak eta estatua ugari dagoelako; hain zuzen ere, Oteiza, Ibarrola, Chillida, Casto Solano, Nestor Basterrechea... eskultore handien lanak dira.
MUSEOEI BURUZKO INFORMAZIO OROKORRA: 945 18 19 18 Tel.