Arabako Turismo web-orri ofiziala

Araba gogo-Bihotzetik

Localizacion de Alava

Humedal de Salburua

NATURA ALDE GUZTIETATIK

Zure bisitaldian, natura pribilegiatuzko lurralde bat aurkituko duzu Araban. Kilometro gutxi batzuk egin ezkero, paisai guztiz ezberdinetan sartuko zara: hegoaldeko lurren kolore gorrixkatik, non mahastiak handitzen baitira, Aramaio, “Suitza txikiko” bailaren eta mendien berderaino, Vitoria-Gasteizko inguruetan dauden lautadetatik pasatuta.

Aukera izango duzu ere egiaztatzeko gizakiaren ekintzak errespetuz eragin duela ingurunea eta, horri esker, kontserbazio-maila altua lortu dela. Natura 2000 Sarean sartzen diren 20 ingurune babestuek baieztapen hori bermatzen dute. Jarraian aurkezten dizkizugu ingurune horietako batzuk. Ezagutzeko gonbitea luzatzen dizugu.