
Araba bere ardoengatik da ezagutua nazioartean. Arabako Errioxako ardoen nortasun propioak bereganatzen ditu, bai enologiaren adituak, bai taberna edo upeltegi batean ardo on bat dastatu nahi duen publikoa.
Hautatzeko orduan, urteko ardoa edo gaztea eta ondua, erreserbakoa eta erreserba handikoa izango dira aukerak. Azkenaldi honetan, “egile-ardoa” ere garatu da; bere ezaugarriak elaborazio arduratsua eta kalitate handia dira.
Etorri bisitatzera. Ibilaldiak ez dizu hutsik egingo. Egiaztatu ahal izango duzu Arabako Errioxan kultura eta atsegina eskutik lotuta daudela. Bertako ardoak dastatu eta, aldi berean, hiribildu harresiztatuak eta historiaz betetako ondarea bisitatu ahal izango dituzu.